Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza bidez matematikak irakastea oso eraginkorra da. Izan ere, benetan funtzionatzen du eta irakasle on guztiek lortu nahi dituzten helburu askotan (bai irakaslearen eta baita ikasleen helburuetan ere) laguntzen du.
Irakaslea ikaskuntza horren gida bat bihurtzen da, sortzailea eta ernarazlea izanez. Horretarako, estrategia (pentsamendu mapak, adibidez) eta teknika (antolatzaile grafikoak, galderen tipologia…) asko erabiltzen ditu. Metodologia aktibo horiek aukera asko luzatzen dituzte, kasu honetan, adibidez, matematikak hezkuntza artistikoarekin uztartzea ahalbidetzen duten sormenezko aukerak.
Ayaldeko irakasle den G. María González Elespek, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzaren coach eta aurkezleak, matematiketako jakintza artera nola bideratu duen azaldu digu.
Nolakoa izan zen ikaskizuna?
Ikasbide honetan, Lehen Hezkuntzako 5º mailako ikasleek modu analitiko batean zirkuluaren “osotasun eta zatiak” pentsatu dituzte, eta galderetako bat Arte ikasgaiko pentsamendu mapara bideratu dute.
Nolakoa izan da bideratze prozesua?
Galdera irekiak erabiliz, ikasleak beren buruetara osoak ez diren zirkuluak erakutsi ditzaketen artelanak ekartzen gidatzen dituzu. Izan daiteke, adibidez, zirkunferentzia ez existitzea ere. Galdera hauxe da: Zer gertatuko litzaioke zirkuluari bere zati guztiak ez balitu?
Pentsamendua gidatzen joaten zara, beti ikasleren batek bere aurretiazko artearen jakintza ikaskuntza berriarekin lotu eta Dali-ren erlojuen edota Van Gogh-en gau izartsua ikusgai egiten duen arte.
Baina, lehendabizi zirkulu bat zer den oso argi eduki beharko dute, ez?
Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzako ikaskizunek ahalbidetzen duten ikasketa esanguratsu honen ebidentzia ondorengoa da: geometriako azterketan oso nota onak atera zituzten, gaindituak %98 izan zirelarik.
Horrek esan nahi du ikasleak unitate didaktikoarekin zaletzen direla…
Ikasleak zaletu eta motibatu egiten dira ulertzen dutela eta modu dibertigarrian ikasi dezaketela konturatzen direnean. Hain ongi ulertzen dute, non ez den beharrezkoa zirkuluaren atal bakoitzeko definizioak eta funtzioak ikastea, modu eraginkor batean beren hitzekin azaltzeko gai dira.
Eta ondoren curriculumeko beste ikasgai batera bideratzen dugu…
Ekarpen bikain hori aprobetxatu egiten da eta ikasleei beren artelan propioak sortzeko eskatzen zaie. Bertan, zirkuluaren atal bat edo batzuk falta direla hauteman behar da nolabait.
Zer iruditzen zaizu dela esperientzia honen gauzarik esanguratsuena?
Pentsamendu prozesu honek 5º mailako ikasleei ezagutza matematikoak modu esanguratsuago batean barneratzea ahalbidetu die. Beraz, ulertuz eta beren pentsamenduak irudikatuz ikasi dute.