Pasaden ostiralean, urriak 17,  haur hezkuntzako 1.mailako ikasleok “gaztainaren jaia” ospatu genuen.

Udazkena lantzen ari garenez, baita udazkenak dakarren fruituak ere, gaztainak erostea eta jatea erabaki genuen. Horretarako, gaztaina saltzailea bilatu eta aurreko egunean egin genuen kukurutxoarekin hurbildu ginen gaztainak erostera. Ondoren guztion artean gaztainak zuritu, jan, abestu eta dantzatu genuen. A ze gozoak!!!!