Batxilergo Teknologikoko 1º mailako ikasleak Donostian kokatuta dagoen Nafarroako Unibertsitateko (TECNUN) Ingeniarien Goi Mailako Eskolako Ingeniaritzen hastapen jardunaldietan izan dira aste honetan.

Ingeniaritza adar bakoitzaren azalpen hitzaldiaz gain, beren jakintza praktikan jarri zuten, irrati bat sortzeko gai izan ziren eta laborategian esperimentu desberdinak egin zituzten. Horretaz gain, ingeniaritza gradu-masterraren ezaugarriei buruzko dudak argitu zituzten, non laguntza handia izango den unibertsitate ikasketak aukeratzeko orduan.