Ikasturte guztietan bezala, ingeleseko sailak ez du nahi izan martxoa San Patrizioren (Irlandako patroi santuaren) eguna ospatu gabe pasatzea.
Haurretatik hasita DBH arte, martxoak 17an, ingelesaren eguna bihurturik, berdez jantzi ginen eta jarduera eta berde koloreko gozokiez bete genuen ikastetxea.
Tradizioari jarraiki, oraingo honetan gure bekadun den Nicola Dignum-ek ospakizunari buruzko aurkezpen bat prestatu zuen, eta Ingalaterran ospatzen den “St. George’s day” bezalakoak ere aipatu zituen.
Horretaz gain, “Antzerkia ingelesez” eskolaz kanpoko jarduera egiten duten DBHko 1º mailako ikasleek “Parade”-rekin gozarazi ziguten, non Lehen Hezkuntzako beren kideei santuaren historia eta ospakizun honi lotuta dauden sinboloak kontatzen dizkieten (“Shamrock”, sugeak, Leprechaun, etab.)
Nola ez, ez zen inor etxera joan berde koloreko karamelu eta gozokirik jan gabe.