Gaur egun, planeta osasuntsua mantentzeari garrantzi handia ematen diogu.

 

Beraz, gure eskolako txikiei, jokuen bidez, erakusten diegu zer egin behar dugun eta non edo nora bota behar ditugun erabiltzen ez ditugun gauzak.

Lehengo gauza izan da erakustea zein koloretakoak diren edukiontziak eta, noski, zer botatzeko erabiltzen ditugun.

Argi daukate edukiontzi bakoitzen erabilera: urdinak, paperezko eta kartoizko gauzak; horiak, plastiko, latak eta tetra brickak eta edukiontzi
berdeak, beirazko gauzak.

Jokuen bidez, haiek daukaten zarama dagokion edukiontzira botatzen dute. Eta hobeto egiten duen taldeak irabazten du.

Baina oso argi daukate, gure ingurunea zaindu behar dugula, bizi garen lekua delako.