Ohitura duen moduan, Mario Iceta Jauna ikastetxera etorri zen ikasturte honen amaieran Sendotza Sakramentua jasotzeko prestatzen ari diren ikasleen taldearekin bilera bat egiteko.
Oso saio adeitsua izan zen 2º Batxilergoko neskekin. Bertan, Kristautasunaren Hastapena bukatzeko jasotzen den Sakramentua zer-nolako oparia den azpimarratu zuen. Ikasleek zenbait galdera egin zizkien Gotzainari, beren zalantza eta ezinegonak adieraziz.
Bere bisita aprobetxatuz, irakasle eta familiekin saio batzuk izateko eskatu genion urrian testigu izan zen Erroman ospatutako Familiaren Sinodoan tratatutako gaiei, giroari eta lanari buruz hitz egiteko. Bereizgarri egiten duten bere distira eta elokuentzia erabiliz, bertan bizitutakoak laburtu zizkigun. Ohore handi bat entzutea!