Ekainaren 1ean 4.mailako neska batzuk Agenda 21eko programa batekin, Loiuko Udaletxera Joan ginen.
Han, Loiuko alkatea eta beste eskoletako ikasleak eta irakasleak elkartu ginen.
Lehenengo gauza, Loiuko alkateari herria hobetzeko Agenda 21ekiko lotura dituen proposamenak egitea izan zen , besteak beste: bidegorri gehiago jartzea herrian bizikleta gehiago erabiltzeko edo zuhaitz gehiago landatzea.
Hori egin ostean, eskola bakoitzeko ikasleok eskolan aurten egindako ekintzak azaldu genituen power point batez baliatuz.
Eta goiza amaitzeko, alkateak denoi pintxo batzuk jatera gonbidatu gintuen.
Oso esperientzia polita izan zen, asko ikasi genuen eta oso ondo pasa genuen!