Maiatzaren 6an, Lehen Hezkuntzako Lehen eta Bigarren mailako neskak Erromerian joan ginen Gorlizko Andra Mari Baselizara.
Ama Birjinari otoitz egin eta abestu ondoren, Gorlizko pinudira joan ginen bazkaltzera eta jolastera. Primeran pasatu genuen eguna, gainera, eguraldi ezin hobea izan genuen!