Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 1º mailako ikasleek poeta bikainak zirela erakutsi zuten. Lehendabizi, trebetasun eta poztasun handiz, poema bat egin zuten bikotekide batekin. Poemak forma hartutakoan, esfortzu handia egin zuten ikasi ahal izateko eta, horrela, jendartean deklamatzeko.

Ostiralean, gainerako ikaskideei errezitatu zieten nerbio handiz. Gai ezberdinetako poesiak egon ziren, denak oso landuak eta musikaltasun eta umorearekin pentsatuak. Asko motibatzen du poesiak ikasleen irudimena eta sentsibilitatea pizten dituela ikusteak.

Haurretan poesiak dituen onurak ondorengoak dira:

1) Poesia haurren memoria lantzeko erreminta perfektua da. Errimek testua buruz ikastea errazagoa egiten dute, eta poemak errezitatzeak gorputzaren mintzaira eta ahoskera hobetzen ditu.
2) Haurren poesia txikientzat joko bat bezala izan daiteke. Bertsoak asmatzea, poemak jarraitzea edota errezitatzea txikiak barneratzen dituen jarduera dibertigarri bat da eta sormen prozesuaren parte bilakatzen ditu. Haur kanten antzera, haurrek ikasten eta abesten dituzten poemak beren joko errutinaren parte dira.
3) Beren hiztegia eta hautemateko gaitasuna handitzen du. Poesia entzutea ohituta dauden haurrek sormena gehiago garatzen dute, inguruan ikusten dutena hobekiago hautematen dute, begirada “sentikorrago” bat dute inguratzen dituzten gauzekiko.
4) Poesiak egoera emozional konplexuak ulertzen laguntzen du, beren barne ezagutza hobetuz.