Pasa den asteazkenean, azaroak 16an, DBH eta Batxilergoko ikasleen kanpoko azterketen diploma banaketa egin zen ekitaldi aretoan.
Ekitaldia Itxaro Sorozabalek, ikastetxeko zuzendariak, zuzendu zuen. Sorozabal ikasleei zuzendu zen eta hizkuntza maila kanpoko titulu batekin frogatzea zein garrantzitsua den azpimarratu zuen.
Ingeleseko PET, First eta Advanced (Cambridge) diplomak banatu ziren ikastetxean azterketa egin zuten ikasleei (British Council-ek izendatutako zentro aztertzailea).
Frantseseko Delf A2, B1 eta B2 eta Euskarako B1 eta B2 (Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako azterketak).
Bukatzeko, Irlandan 5 aste egon ziren 1º DBHko ikasleei zegozkien diplomak banatu ziren eta baita Dublinen egin zuten TIE azterketaren ziurtagiriak ere.
Ekitaldi aretoan 150 ikasle inguru bildu ziren eta lortutako emaitza bikainak ospatu zituzten. Hizkuntza desberdinetan lortutako ehunekoak ondorengoak dira:
– Frantsesa: %100 maila guztietan.
– Ingelesa: %100 Advanced-ean, %95 First-ean eta %87 PET-ean.
– Euskera: %74 B1-ean eta %50 B2an.
Bestalde, Itxarok azpimarratu zien 2º Batxilergoa bukatzen duen ikasle baten “irteera profila” hiru hizkuntzetan titulazio bat edukitzea zela helburua.
Pasa den ikasturteko (15-16) ikasleek honela bukatu dute: irakasgaia eman duten ikasleen %100-ak Frantseseko titulazioa du, %81,2k Ingelesekoa eta %33,4k Euskerakoa.
Amaieran argazki bat atera zuten ikasleek ekitaldiaren oroitzapen bezala.