Tradizio bat bilakatu denez, Lehen Hezkuntzako 3º mailako ikasleen Lehenengo Konfesioen ondoren, Torreciudad-en ama eta alaben bizikidetza egiten da Lehenengo Jaunartzearen prestakuntza berezi bat egiteko eta ama-alaben eta ikastetxearen arteko ezagutza handitzeko helburuarekin.
Dena martxoak 4, ostirala arratsaldeko 3:30tan hasi zen, 158 bidaiarirekin 3 autobus atera zirenean. Denak ilusio handiz bikain pasatzeko prest zeuden. Ikasleak beren kurtsokoak diren baino beste geletan dauden ikasleekin bizi izan dira, eta amak, berriz, beren alaben lagunak eta amak ezagutzeko aukera izan dute ohiko ingurunetik kanpo.
9:30ak aldera erreserbatuta geneuzkan 3 hoteletara iritsi ginen: El Tozal, Tres Caminos eta El Sancho Ramírez, denak Torreciudad-en inguruan. Hotelean ama bakoitzaren erregistroa egin ondoren, afaldu egin genuen. Denok asko gozatu genuen elkarrizketaz eta eguneko anekdotez. Afaldu ondoren, neskatoek sorpresa bat prestatu ziguten: dantzaz eta abestiez beteriko jaialdi bat.
Neskatoentzat jaialdia gutxi izan zenez, piyama party bat egin zuten gela batzuetan isildeia egin zen arte. Izan ere, hurrengo egunean goiz jaiki behar baikenuen antolatuta zegoen programara iristeko.
10etarako Torreciudad-en egon behar ginen, Ama Birjinaren ohorean eraikitako santutegian. José María Escrivák debozio handia zuen santutegi horrekiko, hainbat aldiz bisitatu baitzuen, eta batzuetan, bere gurasoen laguntzaz. Santutegikoek bisita gidatu bat eta Elizaren eraikuntzari eta José María Escrivá Balaguerkoaren bizitzari buruzko bideo batzuk antolatu zituzten.
11:30tan neskatoek Ama Birjinari eskaintza egin zioten. Oso hunkigarria izan zen Zeruko Ama 75 neskatoren kargu uztea.
Ospakizun honen ondoren, ikasleak antolatuta zeuden joko batzuekin dibertitu ziren. Amak, berriz, hizketaldi bat eduki zuten eta nahi izan zuena konfesatu egin zen.
Torreciudad-eko programa 13:15tan bukatu zen nahi izan zuten ama haien mezarekin eta eskaileretako argazkiarekin.
14tan Tres Caminos hotelera joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, itzulera bidaia hasi genuen.
Intentsitate handiko eta emozio askoko jardunaldia izan zen, seguruenik Lehenengo Jaunartzea prestatzeko helburuarekin gure alaben memorian geratuko den horietakoa.