Pasa den martxoak 17an, Harvardeko irakasle den eta Floridako Nazioarteko Unibertsitatean “Visible Thinking”en zuzendaria den Angela Salmon-ek Ayalde ikastetxea bisitatu zuen. Zehazki, Haur Hezkuntzako ikasgeletan interesatu zen. Bisitan Mónica García Rayo izan zuen lagun.
Salmon irakasleak bere Adimenaren Ohituren metodologiaren zati bat praktikan jartzen ari ginela ikastetxean egiaztatu zuen. Ondorengo errutina hauek lantzen ari ginela egiaztatzeko aukera izan zuen: oldarkortasuna maneiatzea, ulermen eta enpatiarekin entzutea, malgutasunez pentsatzea, metakognizioa, zehatzak izaten saiatzea, arazoak zalantzan jartzea eta planteatzea.
Ayaldek 2 urte daramatza TBL ikaskizunetan Adimenaren 16 Ohiturak integratzen. Metodologia hau Pentsamenduaren Errutinen bidez garatzen da. Pentsamenduaren Errutinak Harvardeko Proyecto Zeroko (2008) David Perkins eta Howard Gardner ikertzaileek garatuak izan ziren. Jarraitzeko errazak diren estrategia kognitiboak dira, ikasleen pentsamendua pizten duten galderetan edo baieztapen irekietan oinarritzen direnak.
Bi metodologia horiek (TBL) eta Errutinak-Ohiturak ikastetxean ematen ari garen ikaskizunen diseinuan oso ongi uztartzen dira. Batak besteak aberasten dituela esan dezakegu.
Salmon irakasleari ikastetxea asko gustatu zitzaion. Bertako instalazioak, haurrak eta irakasleek egiten duten lana punta-puntakoa zela iruditu zitzaion.
Salmon irakaslearen bisita zinez eskertzen dugu, are gehiago jakinda hurrengo ICOT-a antolatzen zein lanpetuta dabilen jakinda. Izan ere, irakaslea eta bere taldea baitira hurrengo XVIII. edizioa antolatzeko arduradunak.