Gorputz Hezkuntzako VI 1

Ekainaren 28an, Iurretako Institutoan izan den Gorputz Hezkuntzako VI.

Topaketan parte hartu dute Ayaldeko Heziketa Fisikoko bi irakasleak, Itxaso Martínez eta Celia Molinero. Bertan “Kooperazioaren ikuspegia Gorputz Hezkuntzan” izenburua izan duen hitzaldi nagusia Carlos Velázquez Colladok eman du. Jarraian, Heziketa Fisikoko sei irakasleen elkarlanaren ondorioz lortutako L.H.ko programazioa aurkeztu da.

Ondoren, Landako eskolan egin den orientazio Unitate Didaktiko bat aurkeztu da. Gero, Zipiriñeko jolastokiaren berdintasunerako antolamendu plana azaldu dute Urtzi Oleagak eta Gaizka Urkiagak. Eta amaitzeko, Xabier Mendozak “Gorputz Hezkuntzaren atzokoa, gaurkoa eta biharkoa” ausnarketa partekatu du.