Pasa den otsailak 3an Francisco Castañok Ayalde ikastetxea bisitatu zuen eta 4ºDBHko eta 1º eta 2º Batxilergoko ikasleei hitzaldi bat eman zien.
Franciscok “Motibazioa eta esfortzua bizitzan” zein garrantzitsua den adierazi zien. Horretaz gain, sare sozialen arriskuari buruz hitz egin zien: bere erabilera txarrak ekar ditzaken arazoei buruz. Sare hauek nola erabili ikustarazi zien: burua erabiliz eta zentzuz, adin horretako nesken adibide bezala.
Motibazioaz hitz egiteko, Pedro García Aguadoren adibidea jarri zien, nola bere gaztaroan bide okerretik joan zen, baina nola esfortzu, laguntza eta bere burua gaindituz, aurrera ateratzea eta bizitzan arrakasta lortu zuen gazte problematikoei lagunduz.
Atentzioa gehien eman zuen baieztapenetako bat egunero gustatzen ez zaizkigun 5 gauza egin behar ditugula izan zen. Helburua gure gustukoak ez diren eguneroko bizitzako egokierei aurre egitea da, bizitzan zehar askotan aurre egin beharko baitiegu.
Saioa oso atsegingarria izan zen eta ikasleak galdera asko egitera animatu ziren hizlariari.
Pedro García Aguadok ezin izan zien ikasleei hitzaldirik eman, berandu iritsi baitzen. Atresmediarekin programa berri baten grabaketan dabil eta agendak ez zion utzi ikastetxera goizean joaten. Hala ere, grabaketak bukatzen dituenean, ikasleei hitzaldi bat ematera itzuliko dela hitz eman zigun.
Arratsaldean, bi hizlariek “Nola egin gure seme-alabak pertsona zoriontsuak izatea”-ri buruzko hitzaldi bat eman zuten. Euskalduna Jauregian egin zen hitzaldi hau Munabe ikastetxearen 40. urteurrenerako programatuta dauden jardueren barruan sartzen da.