Euskararen eguna 1

Euskararen eguna 3

{gallery}noticias/alumnos/euskararen-eguna{/gallery}

3. eta 4. mailakoak

Aurten,gure eskolan euskararen eguna ospatzeko 3. eta 4.mailakook ekintza dibertigarri ezberdinak egin ditugu.

Hasteko, jolastorduan jantokira jaitsi ginen eta bertan txistorra pintxo goxoa Jan genuen.

Jarraian, euskal abestiak abestu eta dantzatu genituen besteak beste:Xalala, Aldapan gora, Euskararen txantxangorria…

Egun berezi honekin jarraitzeko, azkenengo urteotan bezala, Peio Añorgaren bisita izan genuen eskolan.

Peio ipuinkontalaria eta idazlea da, eta aurten berak sortutako bi ipuin interesgarriak kontatu zizkigun gainera bere musika tresnak atera eta abestu eta dantzatu genuen ere.

3. et 4. mailan euskaraz eta zu?

Ione Segurola (3 y 4ªEP)

 

Lehen mailako 1.

Abenduaren 1ean, ostiralean, Euskararen eguna ospatu genuen ikastetxean.

Lehenengoan eskulanak eta denbora pasak egin genituen klasean.

Gero, euskal abestiak eta dantzak egin genituen gimnasioan.

Primeran pasatu genuen!

Irune Garcia (profesora de 1ºEP)