Haur Hezkuntzan, abenduaren 3an “euskararen eguna” ospatu zen.

Egunean zehar, haurrak euskaraz hitz egiten saiatu ziren, beraien artean eta andereño guztiekin.

Hirugarren eta bigarren mailako neska- mutilek “orpo punta” eta “trikitixa” dantzak ikasi zituzten. Honetaz gain, euskal jokoei eta abestiei esker, primeran pasatu zuten. Baina zalantzarik gabe, onena, txistorrada izan zen.

Euskararen eguna ospatzeko modurik aproposena izan zen, ohiturak, dantzak eta janaria ezagutu zituztelako.

Egun ederra izan zen!!!