Abenduaren 3an, Ayaldeko Lehen Hezkuntzako ikasleok Euskararen eguna ospatu zuten. Euskara erabiltzeaz gain, primeran pasatzea izan zen gure helburua eta horretarako hainbat ekintza egin genituen. Ziklo bakoitzak bere jarduera berezia izan zuen, adibidez, lehen hezkuntzako haurrek beste ikasleen aurrean abestu eta dantzatu zuten.

1.eta 2. mailakoentzat Tor Magoa etorri zen, bere magiarekin haur guztiak harrituta utziz.

3.eta 4. mailakoentzat, urtero bezala, Peio Añorga ipuin kontalari eta idazle ospetsua etorri zitzaien. Lola ipuina kontatu zien eta dantza egiteko aukera ere izan zuten.

Bukatzeko, 5. eta 6. mailakoentzat, Iñigo Martinez Atlhetikeko jokalaria etorri zen. Berarekin hitz egin ondoren, kamisetak sinatu zizkigun.  Zoragarria izan zen Iñigo Ayalden egotea eta berarekin hitz egin ahal izatea. Jokalari bikaina izateaz gain, pertsona ezin hobea ere badela jakin genuen.

Ikus dezakezuenez, Euskararen Eguna oso egun berezia izan zen Ayalden.

Guk eukaraz eta zuk?