Martxoaren 14an 2.DB Hko neskok eusko Parlamentura joan ginen. Hara ailegatzeko bi autobus hartu genituen Ayalden eta ordubete pasata, heldu ginen Gasteizera eusko Biltzarra han dagoelako.
Bi taldetan banandu gintuzten, A-B eta C-D, bisita egiteko. Oso gauza interesgarriak ikusi genituen, adibidez, “hemiziklon” jesarri ginen eta zein pertsona garrantsitsu jesartzen den aulki bakoitzean azaldu zigun Oihanak, gure gidariak eta dena oso ondo azaldu zuen. Gure taldean, adibidez, Leticia Arias lehendakariaren eserlekuan zegoen eta beste taldean Celia Martínez de Butrón, edo Elena Bruque izan zen “consejera de educación”. Bisita egin eta gero, udaletxeko plazara joan ginen bazkaltzera. Hiruretan ikastetxera bueltatu ginen esperientzia bikain honekin.