Abenduaren batean 4. mailako A eta B-ko neskak, euskal arropaz jantzita, Loiuko egoitzara joan ginen hango aiton-amonekin euskara eguna ospatzera.
Euskal abestiak abestu genituen haiekin eta txokolatea bizkotxoekin eman zizkiguten. Oso ondo pasatu genuen elkarrekin. Aiton-amonak pozik jarri ziren eta aitite batek irrintziak bota zituen eta guztiz.
Gero Unaik; haien zaintzaile batek, egoitzako animaliak ikustera eraman gintuen eta ogi zatiak eman zizkigun animaliei botatzeko. Esperientzia zoragarria izan zen!
4.mailako A eta B-ko neskak.