Otsailak 1ean 4.C eta D ko ikasleok Loiuko egoitzara joan ginen hango pertsonei eguna alaitzera.

 

Han, abesti batzuk abestu genituen eta astelelehenean Agate Deuna izango zenez koplak ere abestu genituen gure makilekin.

Abestu eta gero, hamaiketakoa hartu genuen, zukua eta gailetak jan genituen indarra hartzeko eta, bisitarekin bukatzeko, bertako animaliak ikustera atera ginen, hango untxiak, oiloak…

Oso goiz atsegina pasa genuen eta hango jendea oso pozik geratu zen!

 

4.C eta D ko ikasleak