Derioko Nekazaritza eskolara goaz! 1

2018ko martxoaren 7an Derioko Nekazaritzako eskolara joan ginen 5. eta 6. mailako Agenda 21 eko arduradunok, baina ez ginen bakarrik joan, Munabeko, Lauroko , Ibaiganeko, Urdanetako eta Bizkaiako neska mutilak joan ziren gurekin batera.

Lehenik, beste eskolei azaldu genien zer egiten dugun guk eskolan ekonomia- zirkularra sustatzeko : uniforme solidarioaren proiektua, liburuen trukea, jostailuen azoka…eta gero beste eskoletako ikasleek guri azaldu ziguten beraiek egiten dutena, oso interesgarria izan zen beste ikastetxeen esperientziak entzutea.

Jarraian, horko langile bat eskola erakutsi zigun eta oso polita iruditu zitzaigun. Gauza asko ikusi genituen, adibidez: gure inguruko baserri mota ezberdinak, landare asko, berotegi ezberdinak…

Bisitarekin amaitzeko, oiloak ikustera joan ginen eta hor primeran pasatu genuen . Oilo asko zueden eta haien kaiolara sartu ginen. Handik joan baino lehen argazki politak atera genituen.

 

Claudia López eta Luz Ronda