Derioko Nekazaritza eskola 1

Pasa den asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 4. Mailako 10 neska Derioko Nekazaritza eskolara joan ginen. Ekintza hau Agenda 21 programakoa da eta bertan Urdanetako, Munabeko, Lauro ikastolako eta beste eskoletako ikasleak izan ziren.

Lehenik, bideo bat ikusi genuen, gero taldeka banatu ginen eta beste eskoletako umeekin elkartu ginen eta fitxa bat egin genuen denon artean. Fitxa horiek janariari buruzkoak ziren eta gauza asko ikasi genituen : zer jaten dugun, ea hemengo produktuak diren, sasoiko fruta jaten dugun…

Jarraian, eskolako baratzak ikustera joan ginen eta emakume batek azaldu zigun baratza ezberdinak eta han lantzen dituzten barazkiak.

Oso ezperientzia polita izan zen eta gure planeta hobeto zaintzen ikasi dugu!

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak.