Pasa den apirilak 15an, ostiralean, 2º Batxilergoko bi ikaslek, Andrea Meso eta Julia Gómezek, Ingeniaritza Eskolak (Tecnun-ek) antolatzen duen Asmamen eta Diseinu lehiaketan sari bat jaso zuten. Lehiaketa antolatzen zen 12. aldia zen jada.

Asmamen eta Diseinua TECNUNek, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak, antolatutako lehiaketa bat da. Bere helburua sormena eta asmamena sustatzea da.

Lehiaketa 4º DBHko eta 1º eta 2º Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Gazteek, gehienez 3 pertsonako taldetan edo bakarka, beren sormena eta asmamena kirol edo teknologia produktu bat hobetzera bideratu behar dute. Berrikuntza kirol edo teknologia artikuluaren funtzionalitatea, ergonomia, segurtasuna, eraginkortasuna, fidagarritasuna, etab. hobetzera bideratu daiteke. Ideia berriaren deskribapena eta bere diseinua ebaluatuko dira.

Lehiaketarekin, TECNUNek zenbait helburu planteatzen ditu:

– Gazteen artean ideien sormena eta garapena piztea.
– Taldean lan egitea eta ideiak sortzeko tekniken erabilpena sustatzea.
– Produktu eta zerbitzuen hobekuntzara bideratutako izpiritu kritikoa sustatzea.
– Marrazketako erreminta informatikoen eta Management erreminten erabilpena sustatzea.
– Ikastetxeei estimulu bat eskaintzea.

Ikus lehiaketaren oinarriak:

HTTP://WWW1.TECNUN.ES/INGENIO/BASES.HTM

Juliak autobusaren barnean aterkiarekin ez bustitzeko sistema bat diseinatu du eta Andreak igogailuan erosketetako poltsak jarri ahal izateko jarleku eraisgarri bat. Biek trebetasun handiarekin azaldu zituzten beren diseinuak eta txalo asko jaso zituzten. Zorionak bieri!