Pasa den ostiralean, urriak 9, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikaskideak Basondora joan ginen.
Basondo baso margotuaren ondoan dago.
Basondo ez da zoo bat: fauna mehatxatuarentzako babeslekua da. 60.000 metro basozelaitan, bertako inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen dituzte; basurde, orkatz, azeri, basakatu,katajineta, igaraba, hegazti harrapari….eta baita inguruan galduak dauden beste espezie batzuk; otsoa, katamotza, edo bisonte europarra, esate baterako.
Primeran pasa genuen animaliak ikusten eta ikutzen. Bisita gidatua amaitu ondoren parketxo batean jan genuen. Egun zorragarria izan zen!