Aste Santua eta gero, Barnategira joan ginen. Apirilaren 13an, atelehenean, joan ginen eta 15ean, ateazkenean bueltatu ginen.Barnategia, Araban dago, Sarriako herrian, Mungiatik hurbil. Autobusez joan ginen, Ayaldetik, eta bidaia berrogeita hamar minutukoa izan zen. Gure taldean, Akoak eta C-koak joan ginen.Autobusa hartu baino lehen, otoiztegira joan ginen, Mesetara.
Ailegatu ginenean, oso hunkituta geunden. Logelak oso handiak ziren eta oheak ere bai Gurekin, hiru irakasleek lo egin zuten. Maleta desegin eta gero lorategira joan ginen jolastera. Janaria oso goxoa zen; uste nuena bainogoxoago. Aterpetxea kanpotik oso modernoa iruditu zitzaidan, baina barrutik erosoa eta polita zen.
Lehen egunean, eztiaren museora joan ginen eta kondaira batzuk entzun genituen, Sarrian. Asteartean, Gorbeiako parle naturalera joan ginen eta gauean irakasleek jolas batzuk prestatu zituzten. Oso dibertigarriak ziren. Azken egunean, jolastu genuen gynkana batean, eta nire taldeak irabazi zuen.
Nire ustez, egun hoberena asteartea izan zen; jolasengatik eta Gorbeiara joateagatik. Egun txarrena, astelehena izan zen; maleta desegin behar genuelako.
Hiru egun hauek oso esperientzia ona izan dira; guk konturatzeko hizkuntz aberats eta eder bat daukagula alboan, eta ez dugula baloratzen, ezta erabiltzen ere. Beste aldetik oso ondo pasatu dugu beste neskeekin elkarrekin bizitzen. Azkenik, bakarrik esatea ez zaidala inporta beste egun batzuk bueltatzea.