Gaur, ekainak 8, 3 urteko irakasleek ur jaia antolatu dugu udaren hasiera ospatzeko. Aurten, koronabirusa dela eta, neska- mutilek esfortzu handi-handia egin dutenez eta egun hauetan bero handia egiten ari direnez, freskatzea hoberena dela pentsatu dugu.
Horretarako, ekintza desberdinak eta gauza interesgarriak egin ditugu. Adibidez, udarekin zerikusia duen hiztegia landu eta praktikatu dugu: bainujantzia, hondartza, itsasoa, eguzkia, beroa…besteak beste.
Gainera, autonomoagoak izateko arropa kendu, bainujantzia jarri eta berriro arropa jarri dute. Oso zaila izan da haientzat baina azkenean lortu dute!
Bukatzeko, urarekin jolasteko ume bakoitzak ur pistola bat ekarri du. Jolasa hasi da eta umeek sentitu duten poza ikusgarria izan da.
Orain disfrutatu zuek eta begiratu argazkietan nola pasatu duten!
EGUN ZORAGARRIA IZAN DA GUZTIONTZAT.