“Room 13” jardueran izena emandako Lehen Hezkuntzako 5º mailako ikasleek sari bat irabazi dute EHUk eta ERASMUS programak joan den ikasturtean iragarri zuten lehiaketan.
Saritua izan den lanak “mugimendua” izena du eta “Zer da Europa zuretzako?” galderari erantzuten dio.
Errealitatea adierazpen artistikoen bidez erakustean datza (ikus-entzunezkoak, maketak, musika bideoak, grabazioak edo marrazkiak…). Ikasleek beren Europako ikuspegia erakutsi zuten.
Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako 3º eta 6º maila artean dauden ikasleei zuzendua izan zen. Ikastetxeek bi hilabete izan zituzten beren lanak bidaltzeko.
Sariaren zenbatekoa materialetan 500 eurokoa izan da ikasleentzat eta 1000 ikastetxearentzat.
Heidi Jack-entzat, “Room 13”-ko zuzendariarentzat, “Ayaldeko saritutako ikasleen lanaren mezua oso baliozkoa izan da”.
ROOM 13 nazioarteko proiektu bat da. Ayalde izan zen Espainiako lehenengo ikastetxea barneratzen. Heidi-ren hitzetan “proiektua ondorengoan datza: artista batek ikasleak bideratzen ditu ikasgelan, eta ikasleek espazio hori materialak erosteko negozio txiki bat bezala kudeatzen dute, ikuste- eta espazio-gaitasunak modu irudimentsu batean landuz”.
Aurten, “Room 13” eskolaz kanpoko ikasgai bezala eskaintzen da Haur Hezkuntzako 3º mailako, Lehen Hezkuntzako eta 1º DBHko ikasleentzat.