Aste bat Barnategian 1

Astelehenean, Lurraskara joan ginen, Lurraska Ajangizen zegoen, Gernika ondoan. Baserria oso handia da eta primeran pasa genuen. Begiraleak oso jatorrak ziren eta beraiekin barre egiten genuen.

Tailer desberdinak zeuden: pottokan ibili, aztarnak aurkitu eta hartu, animaliak ukitu, eukalipto olioa egin eta sendabelarrak hartu. Janaria oso gozoa zen. Gauetan diskotekara joaten ginen, kolore desberdinetako argiak zeuden eta dantza asko egiten genuen.

Esperientzia oso ona izan da.

(6. mailako ikasleak)