Haur hezkuntzako hirugarren mailako umeek, animalien munduko proiektuan daudenez, aktibitate bat egin behar izan dute: “ASMATUTAKO ANIMALIA”.

 

Talde bakoitzari lau animalien irudi bat eman diogu, eta horietatik aukeratu behar izan dituzte animalia desberdin bakoitzaren atal bat beste ANIMALIA BERRI bat egiteko asmoz. Gero, hirunaka, izen bat eman diote, erabaki dute non bizi den animalia berri hori, zer jaten duen, etab. Azkenean, bere ikaskideen aurrean aurkeztu egin dute.

Jarduera honetako helburuak hauxek izan dira:

1. Umeek lan kooperatiboa egitea: hirunaka eta bakoitzak bere eginkizunarekin erabakiak hartzea, bakoitzak bere rola lantzea, arreta handiz lan egitea, hitzaren txanda errespetatzea, etab.

2.Umeek PENTSAMENDU OHITURAK ezberdinak landu dituzte: ulertuz eta enpatiarekin entzutea, umorea aurkitzea, arrisku arduratsuak hartzea, eta abar.

3. Umeei bere aurkezpen kritikoak eta kreatiboak egitera lagundu diegu.

Primeran pasatu dugu!