Pasa den maiatzak 31n, Bilboko Berreginen Museoan Hermes, Dioniso, Nike, Atenea, Zeus… Olinpiar jainkoak geneuzkan itxaroten.

Hainbeste denbora igaro dugu beren bertute eta pasioak, bataila eta garaipenak, mito eta edertasuna… ikasten, eta azkenean elkar ezagutu gara. Bisitak ez gintuen dezepzionatu: apartekoak, indartsuak, misteriotsuak… horrelakoak dira gure klasikoak eta horrela ikusi eta gozatu ahal izan ditugu.

Laura Ruiz. 1º Batxilergoa.

 

Zergatik da garrantzitsua artea behatzea ikasleentzat?

1) Artelan baten aurrean egoteak sentsibilitatea esnatzen digu, adimen emozionalaren atal bat.

2) Besteak ulertu ahal izateko, gu geu ulertzen laguntzen digu.

3) Artea doako dohaintza eta komunikazioa da.

4) Espiritua pozten du: Bestela, zuen buruari galdera hau egitea gonbidatzen zaituztet “bizi zaitezke egunerokotasunean musikarik gabe? Liburuak? Filmak? Argazkiak? Eskulturak?” Seguruenik, ni bezala erantzungo duzue: tristuran murgilduko ginateke.

5) Arteak irudimena erabiliz arazoak konpontzen laguntzen du. Artearekin kontaktuan eta hurbilean sortzen den irudimena da puruena, ez baititu aurreiritziak onartzen eta gizatasunaren misterioa barneratzen baitu, gure gizatasunarena.