Lucia Marijuan-Requetak idatzitako testua

Dakigun legez, bakoitzak ingurumenan duen eragina kontuan izan behar du mundua zaintzeko. AYALDE ikastetxearen kasuan, ingurumena errespetatzea lehentasun bat da eta, ahal dugun neurrian, gero eta ekologikoagoak izan nahi dugu. Horretarako, azken hilabeteotan, Isaac, eskolako mantentze- lanen arduraduna, poliki-poliki argi-sentsoreak instalatzen ari da.

Ekimen honi esker elektrizitatea aurreztu dezakegu, arean mugimendua ez badago argiak automatikoki itzaltzen baitira. Horrela, dirua aurreztu ez ezik, ingurumenari lagundu ere egin diezaiokegu. Izan ere, iberdrolako webgunean daukagun informazitik tiraka, erakunde handi batek haien energia kontsumoaren herena murriz dezakete, horrelako argiak instalatzen baditu.

Sentsorearen instalazioari dagokionez, Isaacek berak ipintzen ditu argiak. Lehenik, beharrezkoa den pieza (sentsorea) erosten du, 90€ inguru baino ez du kostatzen. Behin erosita, instalazioarekin hasten da, eta gutxi gorabehera ordubete ematen du sentsoreak instalatzen. Gauzak horrela, begibistakoa da honelako berrikuntza aurrera eramatea ez dela batere erraza, beraz banaka eta pausoz pauso ipini behar dira.

Ikastetxean, lehen mailako hezkuntzaren eraikineko komuna gehienetan argi-sentsoreak badaude ipinita, bi komunak baino ez dira faltatzen. Horrekin batera, jantokien eskaileretan ere badaude instalatuta, baita beheko solairuan ere.

Beraz, amaitzeko azpimarratu nahiko nuke ekimen honi esker, Ayalde ikastetxeak garapen jasangarritako helburuak sustatu ere egin nahi dituela. Azken finean, Ingurumenaren zainketaren defendatzaile sutsuak gara, eta, ahal dugun neurrian, gure mundua errespetatu nahi dugu.