Aurten, otsailaren 4an, santa Ageda eguna ospatzeko, gure makilekin eta zapiekin eskolatik joan ginen Santa Agedako koplak abestera.

Horretarako, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok jolastokian elkartu ginen eta gero Coaseko eraikinera hurbildu ginen hango langileei eguna alaitzera.

Han gozokiak eman zizkiguten oso ondo abestu genuen eta. Egun zoragarria izan zen denontzat!