Heldu zaigu Agate Deuna ospatzeko saioa! Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu eta tradizioa jarraituz, haur hezkuntzako neska-mutilek, makila bana eskuan hartuta, ikastetxeko patioz patio joan dira abestera.
Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik, Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada zenbait herritan.
Ayaldeko haur hezkuntzako neska-mutilek txokolate eta gailetak hartu dituzte indarra hartzeko. Tripa bete ondoren, makilak hartuta ikastetxeko patioz patio joan dira abestera.
Hona hemen guk Ayalden kantatzen duguna.
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
EUP!!!