2º DBHko ikasleek auto elektriko baten prototipo bat sortu dute Teknologia ikasgaian, Robotika atalean.

Robotikan Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematiken alorrak lantzen dira, baita sormenarena ere. Ingelesez STEM sigla bidez ezagutzen da (Science, Technology, Engineering, Mathematics).

Proiektu hau zuzendu duten irakasleak Lucía Fernández eta Majo de los Ángeles izan dira.

Ikasgai honetan ondorengo alderdiak lantzen dira:

– Talde lanak. Batez ere, gehienetan, taldean aurkitutako irtenbideak banaka aurkitutakoak baino hobeak, efektiboagoak direla ikasiz.
– Lidergoa. Ikasleak, geroz eta erronka konplexuagoei irtenbidea bilatzeko gai dela ikusita, etorkizun batean lider bat izateko bere buruarekiko beharrezko konfiantza izatea.
– Irtenbide okerrak planteatzearen ondorioz sortutako “porrotaren” frustrazioa maneiatzen ikasten da.
– Heziketa ikuspuntutik egin zuten lan: igurumenaren zaintzearekiko kezka. Izan ere, Disziplinarteko Astean Laudato Si Entziklika landu baitzuten, non Frantzisko Aita Santuak, Nazioarteko Instituzioen gaur egungo kezkekin batera, Lurraren eta bere biztanleen arazoez hitz egiten duen maila soziologiko, zientifiko, ekonomiko eta erlijiosoan.

Nola funtzionatzen dute heziketa robotikoko klaseak?

Robotika klase bat honela hasten da: irakasleak ikasleek irtenbidea bilatu beharreko erronka bat planteatzen du. Normalean, planteamendu hori erreminta informatikoak baliatuz egiten da, bideoak, muntaia azalpenak, testuak… erabiliz. Behin erronka planteatuta, ikasleei (2 pertsona edo gehiagoko taldeetan) modeloa muntatzeko eskatzen zaie emandako azalpenak jarraituz. Irakasleak ikasketa prozesu honetan lagundu eta gidatu egiten ditu.